BIOTXOKO

WEB GUNE HONEK KAIXOMUNDUA LEHIAKETAREN III. EDIZIOKO DHB1-2ko KATEGORIAKO SARIA JASO DU:

Maiatzak 26an, PUNTUES fundazioak antolatzen duen Kaixomundua lehiaketako lll- edizioaren sari banaketa izan da. Eskola-komunitatean gaitasun digitalen ezagutza sustatu eta eduki digitalak euskaraz sortzea izan du helburu ekimenak. Ikasleak kontsumitzaile digital bat izatetik, sortzaile digital izatera pasa diren webgune errealak sortuz.

Hiru kategoriatako irabazleak honakoak izan dira.:Beasaingo Adramendi  Ikastolako ikasgela oso  bat, Bilboko El Salvado ikastetxeko ‘N.A.I.L’ taldea eta Bergarako Ipintza BHI Institutuko ‘Jan eta dastatu’ taldea izan dira saridunak.

Lehiaketan guztira Euskal Herriko 23 ikastetxetako 1.115 ikasle aurkeztu dira aurten, 141 taldetan banatuta. Proiektua hiru kategoria desberdinetan banatuta egon da: lehena, 1. eta 2. DBHko  ikasturteko ikasleek osatu dute; bigarrena, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek; azken saria, berriz, batxilergoko ikasleentzat izan da. 

Gehaigo jakin nahi baduzu:

Leire Palaziosek EITB-eko irratsaioan webgune irabazleen irakasleak elkarrizketatu zituen eta horietako bat gure irakaslea Izaskun Salazar izan zen:

BIOLOGIA POSTERRAK

DBH3-ko ikasleek eginiko posterrak biologia ikasgaiean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.